Seber Altube Ikastola hezkuntza komunitate bizia gara
700 ikasle baino gehiago, ehunka familia eta profesional talde konprometitu batek osatzen dugu. Irabazi asmorik gabeko hezkuntza-kooperatiba gara, herritik sortua eta herriarentzat lan egiten duena
0 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza eskaintzen dugu. Etapa horren amaieran, ikasleek garapen osoa lortzea da gure helburua: euskalduna, barne-sendotasuna duena, erabakitzaile- ekintzailea, eraldatzailea eta kooperatiboa izatea.
Helburu horiei erantzuteko, gure marko pedagogikoa etengabe eguneratzen dugu, ikasleen beharretara egokituz eta ikaskuntza aktiboa sustatuz.
Euskalduna
Barne-sendotasuna
Erabakitzaile- ekintzailea
Eraldatzailea
Kooperatiboa
Euskal Herriko Ikastolen Elkartea-ko kide gara, eta sare horretan beste ikastolekin elkarlanean aritzen gara, hezkuntza-eredu propioa eta euskal curriculuma garatuz eta partekatuz.Herritik eta herriarentzat sortuak gara. Horregatik Gernika-Lumoko ekimen eta proiektuetan parte hartzen dugu, inguruko eragile zein ikastetxeekin elkarlana bultzatuz.