Ikasturtea amaitu bezain pronto, ikastolako txoko guztiak bizitasunez betetzen dira berriro ere Seber Kanpusa martxan jartzearekin bat. Ikasleek ikasturteari agur esateko eta udari ongietorria emateko modu paregabea eskaintzen du ikastolak uztailaren amaierara arte.
Seber Kanpusa udako kirol eta aisialdi programa da, ikasleen parte-hartzea, jarduera fisikoa eta aisialdi hezitzailea uztartzen dituena. Programaren baitan, multikirola eta askotariko jarduerak eskaintzen dira, giro ludiko eta parte-hartzailean. Ekaina eta uztaileko goizetan garatzen da, eta HH3tik DBH4ra bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Azken batean, Seber Kanpusa ez da soilik udaleku bat: bizipenak, lagunak eta balioak uztartzen dituen esperientzia hezitzailea da.